Páginas

2017/10/13

IGELDOKO 2. ZIKLOKOAK BEIZAMAN

Igeldoko Herri Eskolako 1., 2. eta 3. ziklokoak urriaren 10 eta 11ean Beizamara joan ginen.

Beizamara iritsi eta zain geneuzkan Iñigo eta Leire Beizamako Aterpetxeko begiraleak.

Maletak autobusetik jeitsi eta gero Aitzalde baserrira joan ginen. Bertan Maritxuk egin zigun harrera. Maritxu eta bere anaia Migel bizi dira bertan.

Aitzalde baserrian hainbat txoko ikusi genituen Leire eta Iñigo begiraleen laguntzaz: oilategia, baratza, ikuilua, ogia egiteko labea eta abar.

Azkenik asto gainean ibili ginen Migelen laguntzaz.

Gehien gehiena hauxe gustatu zitzaigun: asto gainean ibiltzea eta txakurrei eta untxiei matte-matte egitea.

😉

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina