Páginas

2024/04/23


KIROL TOPAKETAK TOLOSAN


Ostiralean Gipuzkoako Eskola Txikien Kirol Topaketetara parte hartzera joan ginen.  2. eta 3. ziklokoak Tolosako Berazubira joan ginen. Han beste eskoletako ikasleekin taldeak egin eta kirol eta jolas askotan ibili ginen. Bitartean Loroak Tolosara paseatzera joan ziren. Bukatzeko denak beste eskola batzuekin bazkaltzeko elkartu ginen. 

Lagun berri asko ezagutu genituen!





2024/04/16

N'importe quoi (Leandre Clown)

Zerutik giltzak erortzen dira.

Bost pailazok txirrina jo dute.
Bakardadeak ihes egiten du sarrailaren begitik.
Umorea eta poesia atarian gurutzatzen dira. Intimitate zentzugabearen, eromenaren eta barrearen inbasioa.

Ateak zabalik... dantzan.

Bideoa












2024/03/21

2. hiruhilekoko aldizkaria

 Hemen doakizue hiruhileko honetan ikasleek egindako lanen laburpen txiki bat.

Gozatu!!!

Mundua atzera begira


"MONTE IGELDON"

 HIRUHILABETE HONI  BUKAERA POLITA EMAN DIOGU, MONTE IGELDORA TXANGOA EGIN DUGU. 

FUNIKULARRA HARTZEKO PREST! A ZE URDURI GEUNDEN! 
                                NOLAKOA OTE DA FUNIKULARRA?












ETA FUNIKULARREAN SARTU GINEN.







PARKERA IRITSI  ETA "KARRUSELEAN"  ETA  "TAGAK "ATRAKZIOETAN  GUSTORA BAINO GUSTORAGO IBILI GARA.





ETA EGURALDIA LAGUN, IZUGARRIZKO GOIZA POLITA PASA DUGU.



2024/03/11

AMONAK ZUETAZ HARRO!

Pasa den Martxoak 8an eskolako SUPER AMONAK omendu genituen. 

Aste guztian zehar amonen inguruko biografiak idatzi ditugu eta ostiralean eskola guztiko ikasleak elkartu ginen hormairudi erraldoia osatzeko. 

Gonbidatuak zaudete beheko solairuan dauden gure lanak ikustera! 














2024/03/08

KATAGORRIAREN ELEZAHARRA

Lehengo ostegunean, otsailak 29an, Loroak Egiako Gazteszenara joan ginen "Katagorriaren elezaharra" antzerkia ikustera. Katagorri baten eta triku baten arteko gorabeherak kontatzen zituzten bertan, eta pianoa ere oso ongi jotzen zuten. Antzerkia oso polita izan zen, hurrengo batean ere joango gara ziur!